ITZIAR LAZKANO, 2015EKO EPAIMAHAIAREN KIDEA

Zinema Express Jaialdirako epaimahaia osatuko duten kideak argitzen hasi behar dugunez,  luxuzko gonbidatu batekin hasiko gara, Itziar Lazkanorekin.

Portugaleten jaiotako aktore polifazetiko honek esperientzia handia du. 30 antzerki lanetan, 20  pelikulatan eta beste hainbat telebista saioietan lan egin du, baita aktore irakaskuntzan ere.

Antzerki arloan, Shakespeareren “Brujas, Ninfas y Reinas”,  Jean Anouilhen “Orquesta de Señoritas”, Federico García Lorcaren “Lorquianas”,   Igor Stravinskyren eta Ramuzen  “Historia de un soldado”, Alfred Jarryren “Ubu Emperatriz” , Camilo José Celaren “Oficio de tinieblas“ , Carles Vallsen “Dulce Puta” , Felipe Lozaren  “La espada de Pendragon” ,  Oliver Sacksen “El hombre que confundió a su mujer con un sombrero”  , Paul Pörtneren “Por los pelos”,  Ramón Barearen “La Palanca Gran Cabaret”  eta  “Bilbao Bilbao” edota Tomás Afánen “Esencia Patria”  aipatu behar ditugu.

Eta ezin dugu ahaztu zineman ere parte hartu duela, Mikel Ruedaren “Izarren argia” , Gutiérrez Aragónen “Todos invitados y visionarios”, Ramón Barearen  “El coche de pedales” eta  “Pecata Minuta” edo  Altunaren , Esnalren eta Buenoren “Aupa Etxebeste” pelikulatan.

Jarduera hau kontuan izanez, zenbait sari jaso izan dituela jakitea ez da harritzekoa. Besteak beste, 1988 urtean jasotako Ercilla Errebelazio aktoresa saria, Aktoresa Hoberenerako Rosa Aguirre Saria  1995an , edota Aktoresa Euskaldun Hoberenerako Jokualariak saria 2001ean.

Esaten genuen moduan, ohore handia da Itziarrek gure epaimahaiaren parte izatea. Eskerrik asko Itziar!

Itziar Lazkano