ANTOLAKETA

Dale Al Play Elkartea, kultura eta aisia nahastuz, zinema sustatu nahi zuten ikus-entzunezkoen munduko hainbat profesionalen kezkatik sortu zen. Bertan ikus-entzunezkoen arlotik zein gizarte-hezkuntza arlotik datozen pertsonak elkartzen dira. Bere funtsezko helburuen artean kulturaren sustapena dago teknologia berrien, ezagutzaren hartu-emanaren eta kultura-esperientzien bidez, baita lankidetza ere ikus-entzunezko baliabideen erabileraren bidez.

Zinema Express Jaialdia Iván Miñambres eta Iñigo Gómezen apustu pertsonala izan da, hain zuzen. Biak bideo, zinema eta diseinuaren munduari lotutako profesionalak dira. Jaialdiaren sorrerarekin bere pasioa herritarrei hurbildu nahi dute eta aisia eta kultura lehian ez daudela egiaztatu.