AURKEZPENA

Zinema Express Jaialdia ez da ohiko lehiaketa, izan ere lehiaketara aurkeztuko diren film laburrak jaialdiaren egunean bertan “express” filmatuko dira. 10 orduan bakarrik, eta norberaren ekipoarekin, partaideek lanak pentsatu, gidoiak prestatu, filmatu eta editatu beharko dituzte: benetako erronka!

DSC03035

Gainera, film labur guztiek gai bera izan beharko dute (partaideek jaialdiaren egunean bertan ezagutuko dituztenak) eta antolatzaileek proposatutako hiru lokalizazio gutxienez erabili beharko dira.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa profesionala izatea ezta ezagutza tekniko berezirik izatea ere, istorio bat eraikitzeko gogoa, sormena eta esperimentazioa baino ez dira behar.

Hau guztia, zinema elkarbizitzarekin, topaketarekin eta
dibertsioarekin elkartuko den benetako jaia egiteko.