MIKEL RUEDAK GURE EPAIMAHAIA OSATZEN DU

Aurtengo epaimahaia osatezen dugu Mikel Rueda zinema gidoilari eta zuzendariarekin.

Bilbotar honek, ETBn urte batzuk lan egin ostean, New York-era joan zen bere zinema ikasketak jarraitzeko. Bueltatzerakoan Izarren argia filmatu zuen, bere lehenengo pelikula, 2010eko Donostiako Zinemaldian aukeratuta. 2014an bere bigarren filma, A escondidas, aurkeztu zuen. Honek Malagako Jaialdiaren Sekzio Ofizialean egon zen, eta 15 herrialde baino gehiagotan saldu zen. 2016an bere lehenengo dokumental luzea egin zuen, Quinta planta, Euskadi eta New York bitartean filmatuta eta Donostiako Zinemaldiko lehiaketa arloan estreinatuta. Gaur egun, bere hirugarren fikzio film prestatzen ari da, El doble más quince.

Luxu handiko epailea urte honetarako!

mikel rueda