OINARRIAK

Dale Al Play Elkarteak “ZINEMA EXPRESS XV. JAIALDIA” antolatu du, honako oinarri hauen arabera:

  1. Portugaleteko Zinema Express Jaialdia 2023ko irailaren 23an (larunbata) egingo dugu. Plazak bete arte, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, inolako mugarik (adina, nazionalitatea) ez dagoelako.
  2. Parte-hartzea taldeka egingo da eta bakoitzak gehienez 7 kide izango du.
  3. Jaialdian parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman behar da www.www.festivalcineexpress.com webgunean eta hurrengo datuak beharrezkoak izango dira:
    • Taldearen izena
    • Taldearen arduradun baten izen-abizenak eta NAN zenbakia
    • Taldearen arduradunaren telefono zenbakia
    • Taldearen kide guztien izen-abizenak
    • Taldearen kide guztien helbide elektronikoa
  4. Inskripzioa egiteko epea 2022ko uztailaren 12tik irailaren 4ra bitartean dago zabalik. Antolatzaileek eskubide osoa dute ezarritako data baino lehenago epea ixteko baldin eta parte hartzeko plazak agortzen badira.
  5. Film laburrak jaialdiaren egunean bertan burutu beharko dira. Horretarako, parte hartzen duten taldeek 10 orduko tartea izango dute, 9:00etatik 19:00etara.
  6. Talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
  7. Film laburrak burutzeko jarraitu beharreko gaiak grabazioaren egunean bertan argituko zaizkie partaide guztiei, 9:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan.
  8. Film labur bakoitza taldearen arduradunak bete eta sinatu behar duen fitxa batekin entregatu behar da. Film laburra ez da onartuko fitxa hau gabe.
  9. 19:00ak baino beranduago entregatutako lanek ezin izango dute saririk jaso.
  10. Film labur bakoitzaren iraupena ez da 3 minututik gorakoa izango, kreditu-izenburuak barne. 3 minutuko iraupena gainditzen duten lanek ezin izango dute saririk jaso.
  11. Antolatzaileek jaialdiaren egunean Portugaleteko hainbat toki proposatuko dute. Filmek leku horietako hiru gutxienez agertu beharko dute.
  12. Filmek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dute. Egile-eskubideei buruzko legeria hautsiz gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik izango.
  13. Film laburrak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke.
  14. Film laburrak antolatzaileek emango duten USB batean entregatuko dira.
  15. Hurrengo formatuak lehentasuna izango du, dena den, beste formatu batzuk onar daitezke antolatzaileek egoki ikusten badute: H.264 MP4 edo MOV (1280×720 / 1920×1080).  Hala ere, antolatzaileek formatu honetan aurkeztu ez diren film laburrak ez proiektatzeko eskubidea izango dute.
  16. Parte hartuko duten film laburrak jaialdian zehar proiektatuko dira.
  17. Film labur garaileak aukeratzeko antolatzaileek euskal ikus-entzunezkoen munduan ezagutza zabala duten hiru epailek osatutako epaimahaia izendatuko du.
  18. Lehenengo sailkatuek hurrengo sariak jasoko dituzte:
      • 1. saria: 1.000 € + trofeoa
      • 2. saria: 800 € + trofeoa
      • 3. saria: 600 € + trofeoa
      • Akzesita saritu gabeko Portugaleteko egile onenari: trofeoa
      • Euskaltel Saria euskaraz ekoiztutako film labur onenari: trofeoa

    Diru-kopuru hauei, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkie. Diru-kopurua talde bakoitzean inskribatutako kideen artean banatuko da, taldekide guztiak kopuru bera jasotzen.

  19. Epaimahairen erabakia apelaezina izango da.
  20. Epaileek hutsik utzi ahal izango dute sari bat edo guztiak.
  21. Partaideek antolatzaileei burututako film laburren komunikazio publikorako, eta erreprodukziorako eskubideak ematen dizkiete, modu ez esklusiboan, jaialdirako promoziorako helburuekin bakarrik (proiekzioak jaialdian zehar, web-orrialdea, jaialdiaren Youtube kanal ofiziala, jaialdiaren babesleen kanaletan).
  22. Lehiaketa honetan parte hartzeak hemen aipatutako oinarriak onartzea dakar.

Lehiaketari buruzko edozein informazio behar izanez gero, antolatzaileengana jo daiteke hurrengo telefono zenbakian 94 602 19 06, edo info@festivalcineexpress.com helbide elektronikoaren bidez.