ESTHER CABERO (KIMUAK), GURE EPAIMAHAIAN

Lehenago argitzen dugun epaimahaikidea Esther Cabero da, eta oso pozik gaude film laburren eremuan hain pertsona aditua izateagatik.

Giza Zientziak eta Komunikazioan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean, bere lan ibilbidea Donostia Zinemaldian hasi zuen, industria arloko arduradunaren laguntzaile bezala. 2009an Espainiako Zinema Akademiako Kultura Departamenduan sartu zen, zinema programazioan eta erakusketen diseinuan arituz.

2011ko uztailaz geroztik, Kimuak film labur banaketa eta sustapen programaren koordinatzailea da. Nazioarteko hainbat jaialditan epaimahaikidea izan da eta zinemari buruzko artikuluak argitaratu ditu hainbat komunikabidetan.

Bere ikuspuntua izatea plazer handia izango da guretzat!

ESTHER 1