Portugalete Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Bilbotik kilometro gutxitara.
METROZ
METRO Bilbo L2. Bilbo / Portugalete / Santurtzi
ERREPIDEZ
Portugaletera autobideaz irits daiteke zuzen-zuzen Espainia zein Europako edonondik. A8 autobia A68 autopistarekin dago loturik. E70 errepidea A8 autobidera doa Santanderrerantz. BI-3739 toki errepideaz ere joan daiteke. N1 autobiak (Madril-Irun) Bilbao eta Madril lotzen ditu eta bide nagusia da hegoalderantz joateko. Mediterraneo aldetik etortzeko, berriz, biderik azkarrena Autopista Vasco-Aragonesa (E 805) izenekoa da. Kantauriko kostaldetik Kantauriko autobideaz iristen da Bizkaira. Eta, azkenik, Bilbao-Behobia (E70) autopistak lotzen du Bizkaia Europarekin.
AUTOBUSEZ
Autobus lineak:
A3152 Bilbao-Portugalete (por autopista)
A3115 Bilbao-Santurtzi
Bizkaibus. TEL.: 902 22 22 65
Bilboko bus-geltokia (Termibus) Garellano aldean dago, San Mames futbol zelaiaren ondoan. Termibusen geltoki bana dute metroak eta Renfeko trenak. Termibus: 94 439 50 77 www.termibus.es
TRENEZ
Renfek Bilbao Espainiako hiriburu gehienekin lotzen du, eta Europarekin ere bai, Frantziako Hendaia eta Le Pehrts muga-guneen bitartez. Abandoko geltokian, trenaz gain, metroa ere badago. Tren bidezko komunikazioak, beraz, onak dira inguruko herriekin eta Espainiarekin ere bai. Portugaleten aldiriko trena badago: Bilbao-Santurtzi lineakoa, alegia. Bilbon hauxe dugu:
- RENFE. Plaza Biribila 2. TEL.:902 24 02 02. www.renfe.es
Helmugak:
Ibilbide luzeko trenak: Madril, Bartzelona, Levante, Galizia, Andaluzia.
Aldirikoak: Laudio, Urduña, Ezkerraldea.
- EUSKO TREN. Atxuri, 6. TEL.:902 54 32 10. www.euskotren.es
Helmugak: Donostia, Durango, Bermeo, Sondika, Derio, Lezama.
- FEVE. Bailén, 2. TEL.: 94 423 22 66 www.feve.es
Helmugak: Santander, Oviedo, El Ferrol, Balmaseda…