XI. EDIZIORAKO BERRIAK

Aurten sari berri bat izango dugu: Euskaraz ekoiztutako film laburrik onena egiten duen taldeari saria emango diogu!

Akzesit hau lehen hiru sariei erantsi diegu (1000, 800 eta 600 euroz hurrenez hurren dohatuak), musika sinkronizazio onenerako saria, ikusleen saria eta saritu gabeko Portugaleteko egile onenarentzako akzesitarekin batera.