XI. EDIZIORAKO EPAIMAHAIKIDEAK

Gemma Martínez eta Iñigo Salinero (Txaflas) aktoreak eta Norma Vila zuzendari bilbotarra gure epaimahaikideak izango dira aurten. Egun berean ekoiztutako eta proiektatuako film labur guztiak bailoztea eta puntuatzea ez da zeregin erraza izango haientzat, hauek publikoarekin batera ikusten dituzten bitartean.

 

Gemma Martínez antzerki, telebista, zinema eta publizitate-aktore polifazetikoa da eta hainbat antzerki-ikuskizuneko zuzendaria izan da ere. Arriaga antzokiko ekoizpen kontaezinetan ikusi ahal izan dugu, bai antzerki klasikoan bai lirikoan. Telebistan, ETB-ko programa askotan parte hartu du, El Terrat-ekin  lan egin du La Gran Evasión saioan, Buenafuente eta Plan C programetan agertu da eta Ciudad K telesaileko eta Borja Cobeaga-ren Aupa Josu filmeko protagonista izan da.

Zinemari dagokionez, La Higuera de los Bastardos, Sálvate si puedes, Cobardes eta film-labur independente mordoetan ikusi izan ahal dugu.

Gemma Martinez

 

Iñigo Salinero (Txaflas) aktorea oso aurpegi ezaguna da. Antzerkian, bakarrizketetan, publizitatean, zineman eta telebistan lan egiten du. Allí Abajo edo Las chicas del cable telesailetan edota Juanma Bajo Ulloa-ren Rey Gitano filmean ikusi ahal izan dugu. ETB-en Vaya Semanita, cambio radical saioan agertu da eta Tú al Norte y yo al Sur lehiaketa koaurkeztera iritsi da.

 

Norma Vila zinemagile eta argazki zuzendari gisa hasi zen dokumentalak eta film laburrak egiten. 2015ean bere ekoizpen enpresa independentea sortu zuen eta 2016an bere generozko opera prima Jules D. film laburra zuzendu zuen. Nazioarteko laurogei aukeraketa eta hogei sari baino gehiago lortu ditu AEB-ko FilmQuest eta Women in Horror, Espainiako Zinebi eta Txinako Genre Celebration bezalako jaialdietan. Bere bigarren film laburra, El Fin de Todas las Cosas, Malagako Zinemaldian estreinatu da aurten.

Norma Vila